MERKATU BERRIAK eta SUSTATZEKO KANPAINAK garatzea (FEP)

Azalpena

Merkatu berriak eta sustatzeko kanpainak garatzea (FEP) 

Xedea: Laguntza honen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da. Neurri horiek kalitate eta balorizaziopolitika bat aplikatzera eta merkatu berriak edo arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainak garatzera bideratuta daude. Hauek izango dira jarduerak:

a) Arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainak egitea.

b) Normalean baztertu egin ohi diren soberakinak edo gutxi ustiatutako espezieak merkatuari eskaintzea.

c) Arrantzako eta akuikulturako produktuen kalitatepolitika aplikatzea.

d) Ingurumena errespetatzen duten metodoen bidez lortutako produktuak sustatzea.

e) Martxoaren 20ko 510/2006 zk.ko (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako produktuak sustatzea.

f) Kalitatea ziurtatzea, etiketak sortzea barne hartuta, eta ingurumena ez kaltetzeko moduan harrapatutako edo ekoiztutako produktuak ziurtatzea.

g) Arrantzako eta akuikultuarko produktuen irudia eta arrantzasektorea hobetzeko kanpainak egitea.

h) Merkatuazterketak egitea. 

Onuradunak: Arrantzaerakunde profesionalak, ekoizleen erakundeak, arrantzaleen kofradiak, eraldatze zein merkataritzasektoreko ordezkarien erakundeak eta ikerketainstitutuak. 

Eskaera epea

2015-06-30-etik 2015-07-29-era

Sailak

  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Produktua / Merkatu Berriak