NINIAK programa. Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko dirulaguntza. (Etxepare Euskal Institutua)

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko dirulaguntza (“Niniak”)

Pertsona edo entitate onuradunak:

a) Ekoizpen enpresak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ekimena izan eta ikus-entzunezko obra egiteko erantzukizuna hartzen badute eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko ekoizpenari dagokion epigrafean alta emanda badaude.

b) Enpresa banatzaileak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ikusentzunezko obrak merkaturatzen badituzte eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko banaketari dagokion epigrafean alta emanda badaude.

Dirulaguntzen zenbatekoa:

a) Ebazpen honen indarrez enpresei emango zaizkien bidaia-poltsetarako erabiliko den gehienezko zenbatekoa hogeita bi mila laurehun eta hirurogeita hamar (22.470) eurokoa izango da; Bidaia-poltsok jarraian zerrendatuko diren merkaturen batean parte hartuko duten enpresei emango zaizkie.

b) Laguntza hauen zenbatekoak joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta akreditazioak lortzeko gastuak ordaintzeko erabiliko dira, enpresa onuradunak jarraian adierazten diren merkatu edo jaialdietan parte hartzearen ondorioz sortzen badira. Hala ere, ezin izango da mila hirurehun eta berrogeita hamar (1.350) euroko gehienezko muga gainditu Etxepare Euskal Institutuak inolako standik antolatzen ez badu. Etxepare Euskal Institutuak Niniak-Basque Audiovisual standa Europako herrialderen batean antolatzen badu, gehienez seiehun (600,00) euroko dirulaguntza emango da, eta mila hirurehun eta berrogeita hamar (1.350) eurokoa aipatutako standa Europatik kanpo antolatzen bada. 

Eskaera epea

2011-05-13-etik 2011-06-13-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa