Jaialdiak, zikloak, lehiaketak edo sariketak antolatzea arte eszenikoen, musikaren eta ikus-arteen arloetan, Gipuzkoako edozein udalerritan. Gipuzkoako udalek edo irabazi asmorik gabeko entitateek antolatutakoak.
Ez dira diruz lagunduko honako jarduerak: diru laguntza izenduna dutenak; departamentu beraren beste diru laguntza lerro baten sarrera egokiagoa dutenak; udalerrietako urteroko jai programa eta erritualak; erdi aroko azoka eta antzekoak; erakunde antolatzaileetako bazkideei bereziki zuzendutako jarduerak; unibertsitateek antolatutakoak; nekazaritza azokak eta izaera gastronomikodun jarduera edo lehiaketak.
Gipuzkoako udal, udal elkarte edo udal entitateak, eta irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak.
Salbuespen moduan, diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoatik kanpo zerga eta sozietate helbidea duten irabazi asmorik gabeko entitateek, betiere beraien jarduera oinarri hauen helburu diren udalerrietan garatzen badute.
2016-03-18-etik 2016-04-15-era