EUSKARAZKO LIBURUAK HEDATU, MEKATURATU eta BANATZEKO Ekintzak

Azalpena

Euskarazko liburuak hedatu, merkaturatu eta banatzeko ekintzak 
 
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak: Euskarazko liburuak hedatu, merkaturatu eta banatzeko ekintzetarako diru laguntzak.
 
Hartzaileak: Egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan izanik, euskarazko liburuak editatzen eta argitaratzen diharduten argitaletxeak.
 
Gastu diruz lagungarriak:
  • Liburuen banaketa, saltokietara helarazteko.
  • Hedapen materialak, berrikuntza buletinak, webguneak eta antzekoak egitea.
  • Liburuak sustatu eta hedatzeko kultura ekitaldiak antolatzea.
  • Liburuen azoka, biltzar edo ekitaldietan aurkezteko behar diren jarduerak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orri ofiziala, behar bezala beterik. 
  • Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskaera orrian baimena ematen badiguzu, guk eskatuko ditugu zure izenean.
  • Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
  • Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
  • Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza. 

Eskaera epea

2014-12-06-etik 2014-12-25-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara