FIKZIOZKO eta ANIMAZIOKO FILMEEN eta SORTZE-DOKUMENTALEN PUBLIZITATE eta SUSTAPENAREN aldeko diru-laguntzak

Azalpena

Fikziozko eta animazioko filmeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak. 2010eko deialdia 

Xedea: Laguntzok 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Euskal Autonomi Erkidegoko areto komertzial batean estreinatu diren fikziozko eta animazioko film luzeak eta sortze-dokumentalak hartuko dituzte. 
 
Onuradunak: Agindu honetan araututako laguntzak jasotzeko, beharrezkoa izango da pertsona juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan. 

Eskaera epea

2010-09-15-etik 2010-10-14-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa