KOOPERATIBA-ENPLEGUAREN babesa

Azalpena

Kooperatiba sozietateetan plantillak berriztatzeko laguntzak 

Xedea: Sekzio honetan xedatutakoaren babesean, ondoko jardunek jasoko dute diru-laguntza: Kooperatibetako bazkide langileek edo lan-bazkideek lan-jarduera uztea, hurrengo artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
– Langabetuen kontratazioa aurreko paragrafoan adierazitako lan-jardueraren uztearen ondorioz.
 
Onuradunak: Eskabidea aurkeztu ondoren, lan-jarduera uzten duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak izan daitezke Azpisekzio honetan aurreikusitako laguntzen onuradun
Betebeharrak:

a) bazkide langileari edo lan-bazkideari gehienez bost urte eta gutxienez bi falta izatea erretiroa hartzeko arauzko adinera heltzeko.

b) adin horretara heltzen denerako Gizarte Segurantzako erretiroko kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskatzen den gutxieneko kotizazioaldia egina izatea.

c) enpresan ordura arte betetzen zuen lanaldia osoa izatea.

d) kooperatiba-sozietateak, bazkideak lan-jarduera uzten duen unean, Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei sozietate-kontratu mugagabeak egitea bazkide langile edo lan-bazkide gisa, Dekretu honen 22. artikuluan adierazitako baldintzetan.


e) kooperatiba-sozietateak bazkideak kooperatibako kotizazio-erregimena mantenduz gero erretiroa hartzeko arauzko adina betetzean izango lukeen erretiro-pentsioaren %90 bermatuko duen kopuru ekonomiko baten ekarpena egitea edo egin izana, bazkideak eskubidez jasotzen duen bestelako prestazio edo ordainsari ekonomikoekin eta Azpisekzio honi jarraiki emandako diru-laguntzarekin batera. Gainera, Gizarte Segurantzarekin erretiro-pentsioaren estaldurarako Hitzarmen Berezia egitearen kostua ere ordaindu beharko du, halakorik egiten bada.

f) bazkideak Enplegurako Gizarte Aurreikuspenean espezializaturiko erakunderen batekin aurreikuspen-plan bat egitea. Dekretu honen ondoreetarako, erakunde hori diru-laguntzaren endosu-hartzailea izango da eta, beraz, kooperatibako bazkideari dagokion diru-laguntza jasoko du. Aurreikuspen Plan horri, halaber, enpresak kooperatibako bazkideari lan-jarduera uzteagatik ordaindutako diru-kopuruaren ekarpena egingo zaio.


BIGARREN AZPISEKZIOA
KONTRATAZIO BERRIEN SUSTAPENA


1. Eskabidea aurkeztu ondoren, 20. artikuluan araututakoaren arabera kooperatibako bazkide batek erretiroa hartzearen ondorioz hutsik geratzen den lanpostua betetzen duten kooperatiba-sozietateak izan daitezke Azpisekzio honetan aurreikusitako laguntzen onuradun, betiere kooperatibek bazkide langile edo lan-bazkide gisako sozietate-kontratu mugagabeak egiten badituzte. Kontratuetako bat lanaldi osokoa izango da, eta besteak berriz, lanaldi osoaren 1/3ko gutxieneko lanaldia izango du gutxienez.

Hainbatek lan-jarduera uztearen ondorioz kontratazio berriak egiten diren kasuetan, osoa baino lanaldi laburragoa duten kontratuak pertsona berarengan metatu ahal izango dira lanaldi osoko kontratua osatu arte.

Orobat, hutsik geratu den lanpostu bat betetzeko, kooperatiba-sozietateak bi pertsona kontratatu ahal izango ditu lanaldi osoan. Hala gertatzen denean, sozietateak kreditu-erreserba bat izango du soberan kontratatutako lanaldiari begira, Dekretu honetan araututako diruz laguntzeko moduko ondorengo jardunetan erabili ahal izateko. Kreditu-erreserba hori aribideko urteko abenduaren 31n amaituko da, agortu zein ez.

2. Diru-laguntza jasotzeko, Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei egingo zaizkie sozietate-kontratuak . 

 

Eskaera epea

2003-12-31-etik 2010-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak