LANEKO SEGURTASUN eta OSASUNAREN arloko IKERKETA-PROIEKTUETARAKO laguntzak

Azalpena

Laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak 

Xedea eta onuradunak:

a) Modalitate komisionatua: Osalanek ebazpen honen I eranskinean zehazten diren ikerketa-gai batzuk proposatzen ditu. Modalitate honetara honako hauek aurkeztu ahal izango dira:

1. Erakunde publikoak zein pribatuak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, sozietate zientifikoak, administrazio publikoak, prebentzio-zerbitzuak eta beste batzuk, Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badaude.

2. Profesionalak, baldin eta haien lanbide-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeaz gain lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikerkuntzaren arloan ibilbide zabala dutela egiaztatzen badute eta horiek garatzeko baliabide material eta giza baliabideen gutxieneko antolaketa bat badaukate.

b) SAF€RA modalitatea: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden erakundeentzat baldin eta SAF€RA 2016 programaren deialdira aurkeztu badira. Gaia hau izango da: "Gaitasun profesionalak eta ikaskuntza garatzea esperientzian oinarrituta".

Eskaera epea

2016-09-15-etik 2016-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Lan-segurtasuna