KULTURA 2.0: Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako eta kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko programa

Azalpena

Kultura 2.0: Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako eta kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko programa Xedea: a) Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 Programa garatzeko. Arlo digitalean Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak sartzen dira sail honetan, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharrekoak. Horretarako, laguntza pertsonalizatuaren bidezko hainbat ekintza erabiliko dira, bai eta ingurune digitalean posizio lehiakorrago bat bilatzen duten proiektuak exekutatzeko erraztasunak emango dituzten jarduketak ere, eta posizio lehiakorrago hori hainbat tresna erabiliz lortuko da: lehiakortasunaren hobekuntza-ekintza espezifikoen bitartez, berrikuntza eta nazioartekotzearen bidez, eta merkatu berrien dibertsifikazioaren eta bilaketaren bidez. b) Kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko. Edukiok bitarteko eta bide teknologiko desberdinen bitartez igorri, eman, garraiatu edo banatu ahal izango dira, eta jarduketak 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte burutu behar dira. Onuradunak: KULTURA-INDUSTRIEN BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKORAKO LAGUNTZAK (A ETA B MODALITATEAK): - Deialdi honetako diru-laguntzak pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte, beren forma juridikoa dena dela, baldin eta, nagusiki, kultura-ondasunak ekoiztu, banatu edo merkaturatzen badituzte esparru hauetan: zinema, ikus-entzunezko arteak, liburuen argitalpena, arte eszenikoak, ikusizko arteak, artisautza, musika, sorkuntzazko genero multimedia berriak eta arte edo kulturaren arloko beste edozein agerpen baldin eta irauteko bokazioa badu eta modalitate bakoitzaren eskakizunak betetzen baditu. KULTURA-EDUKI BERRIAK EUSKARRI BERRIETAN SORTU ETA EKOIZTEKO LAGUNTZAK (C MODALITATEA): - Deialdi honetako diru-laguntzak pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte, beren forma juridikoa dena dela, baldin eta, nagusiki, kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortu eta ekoizten badituzte esparru hauetan: zinema, ikus-entzunezko arteak, liburuen argitalpena, arte eszenikoak, ikusizko arteak, artisautza, musika, sorkuntzazko genero multimedia berriak eta arte edo kulturaren arloko beste edozein agerpen baldin eta irauteko bokazioa badu; kultura edukiok bitarteko eta bide teknologiko desberdinen bitartez igorri, eman, garraiatu edo banatu ahal izango dira.

Eskaera epea

2011-06-04-etik 2011-07-04-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna