PROIEKTU ESTRATEGIKOAK beren HAUSNARKETA PROZESUETAN bultzatzeko emango diren Diru-laguntzak (Krisiaren aurkako Plana 2011)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa proiektu estrategikoak beren hausnarketa prozesuetan bultzatzeko emango diren diru-laguntzak 
 
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu: Oinarri hauek jaso­tzen dituzten diru-lagun­tzen xedea da Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobe­tzen lagun­tzea, hausnarketa prozesuak burutuz (plan estrategikoak, proiektuen bideragarritasuna ahalbide­tzeko planak, itunak eta enpresa-elkar­tzeak, merkatuan egoera lehiakorra lor­tzea, inter­na­­zi­onalizazioa...), betiere proiektuak bakarka edo elkarlanean gauza­tzea erraztera bideratutakorik, eta Gipuzkoako enpresen lehiakortasun egoera hobea bilatuz.    
 
Hartzaileak: Enpresa ­txiki eta ertainak (ETE) (bakarka edo beste ETEekin edo enpresa handiekin elkarlanean). Enpresa handiak (bakarka edo beste enpresa handiekin edo ETEekin elkarlanean). 
 
Diru-laguntzen zenbateko: Lagundu daitekeen zenbatekoa eta emango den laguntza, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztuko dira, betiere erabili daitezkeen aurrekontuak aintzat hartuta eta oinarri hauetan finkatutako balorazio-irizpideei jarraituz.
Hauek dira gehienez emango diren diru-laguntzak:
  • Elkarlaneko proiektuak. Gastu lagungarrien % 75 arte, urtean bakarkako entitate onuradun bakoitzeko 60.000 euro eta proiektu osorako 120.000 euro gainditu gabe. Laguntza emateko dauden langileek bi ETE edo gehiagoren elkarlaneko proiektuetan jarduteak eragindako gastuak ere gastu lagungarri horien barruan sartuko dira, eta proiektuaren kostu osoaren % 25 arte lagunduko dira.
  • Bakarkako proiektuak.  % 75 arte, urtean bakarkako entitate onuradun bakoitzeko 100.000 euro gainditu gabe.
Diru-laguntzaren behin betiko zenbatekoa zehazteko, entitate eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua, edo aurrekontu horri gerora egindako aldaketak hartuko dira kontuan. Eta zenbateko hori, jardueraren behin betiko kostuaren portzentaje gisa kalkulatuko da, azkenean emandako diru-laguntzak hasieran onartutako kopurua gaindituko ez duen moduan. Emandako diru-laguntza zenbateko ziurtzat joko da; beraz, lagundutako jarduera guztiz gauzatzeko behar den finantzaketaren gainerakoa, enpresa onuradunaren kontura erabaki beharko da.
Diru-laguntzek ez dute gaindituko, inolaz ere, lagundutako jardueraren kostu osoa. 

Eskaera epea

2011-02-09-etik 2011-03-09-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna