EGOERA ZAILEAN dauden ENPRESEI LAGUNTZA FINANTZARIOA emateko plana (Krisiaren aurkako Plana 2011)

Azalpena

Egoera zailean dauden enpresei laguntza finantzarioa emateko plana 
 
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu: Laguntza finantzarioak partaidetza mailegu modura, merkatuan dauden baldintzen antzekoetan eta epe ertainean enpresen jarraipena ahalbidetzeko.
 
Hartzaileak: Egoera zailean dauden enpresa handi, ertain eta txikiak
 
Betebeharrak:
a) Gipuzkoan edukitzea sozietate helbidea eta zerga helbidea eta produkzio jarduerarako zentroren bat eta etorkizunerako proiektu bat edukitzea, halakotzat jotzen delarik zuzendaritzako kideak, langileak, akziodunak eta finantza agenteak inplikatzen dituena.   
 
b) Egunean egotea zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan.
 
Aurkeztu behar diren agiriak:
·  Plan estrategikoa, Enpresa plana.
·  Epe motzean eta ertainean eragiteko Bideragarritasun Plana, eduki hau barnean duela:
o  Enpresaren ekonomi eta kudeaketa plana, epe ertainean (2013ko abenduaren 31) enpresak irauteko beharrak aurreikusten dituena.
o  Tartean diren agenteek elkarrekin egindako akordioa, hau da, jabeek, zuzendaritza taldeak eta langileek, eta, hala dagokionean, baita bezero eta hornitzaileekin ere egindakoa.
o  Berregituratze Finantzarioko Plana, akziodunak, beste erakunde publiko batzuk eta finantza erakundeak partaide dituena, hala dagokionean.  

Eskaera epea

2011-02-09-etik 2011-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena