BULTZATU programa (Krisiaren aurkako Plana 2010)

Azalpena

Bultzatu programa (Krisiaren aurkako Plana 2010) 

Xedea: Diru laguntzen xedea da laguntzea lan merkatuan sartzeko arazo bereziak dituzten langabeak aldi baterako kontratatzen, eta, helburu hori lortzeko, tutoretzapeko lanbide esperientziak eta lan prestakuntza ahalbidetzea, langabetu horiek egin ditzaten BULTZATU programan sartu nahi duten eta Foru Aldundiaren oniritzia jasotzen duten enpresen berariazko jarduerak eta, hala, lan munduan sar daitezen erabat.

Programa zeinentzat den:

 

  1. Pertsona desgaituak, baldin eta urtebete gutxienez langabezian badaramate, langabezia prestaziorik ez badute jasotzen eta lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak baldin badituzte.
  2. Gizarte bazterketaren arriskuan dauden eta lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak, baldin eta azken 24 hilabeteetan 12 hilabete baino gehiago langabezian badaramate eta langabezia prestaziorik ez badute jasotzen.

Langabezian egondako denboraren kalkulua egiterakoan ez dira sartuko gizarteratze proiektuetan edo enplegu eta prestakuntza programen babesean dauden lan esperientziak.

Eskatzaileak:Diru laguntza hauek eskatu ahal dituzte enpresek eta irabazi asmorik gabeko beste entitateek, baldin eta egoitza Gipuzkoan badute eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. 

Eskaera epea

2010-05-06-etik 2010-07-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak