AUTONOMOENTZAKO EZOHIKO LAGUNTZAK

Azalpena

Langile autonomoentzako ezohiko laguntzak  

Xedea: Laguntzak honako helburu hauek izango dituzte:
  • Produkzio-jarduerari eustea datozen sei hilabeteotan.
  • Langileak kontratatzea gutxienez sei hilabeterako
  • Birziklatzea eta lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzea, jarduera bertan behera utzi behar izan dutenen kasuan. 
Onuradunak:

Produkzio-jarduerari eustea datozen sei hilabeteotan:

 

 

  • Laguntza eskatu aurreko 6 hilabeteetan langabezia kapitalizatu ez izana.
  •  

     

     

     

  • Besteren konturako langilerik ez izatea.
  •  

     

     

     

  • 2009ko lehen hiruhilekoan fakturazioa % 35, gutxienez, murriztu izana aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
  •  

     

     

     

  • Aldi baterako Ezintasuna estalia izatea. Kooperatiba-sozietateetako eta lan-sozietateetako bazkide diren langile autonomoek ezin izango dituzte jaso Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak.
  •  

     

     

    Langileak kontratatzea gutxienez sei hilabeterako:

    • Diru-laguntzaren xede diren kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izango dira, eta lanaldi partzialekoak izanez gero, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan lanaldi osotzat hartutakoaren erdia, gutxienez, izan beharko du.
    • Enplegu Zerbitzu publiko batean langabe moduan erregistratutako pertsonei egin behar zaizkie kontratuak, betiere gutxienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutela.
    • Indarreko hitzarmenean finkatutako soldatak ordainduko dira.
    • Onuradunek ez dute inor kaleratu behar izan eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
    • Honako hauek ezin izango dira kontratatu: banakako enpresaburuaren ezkontidea, eta bigarren mailara arteko odolkidetasunagatiko, kidetasunagatiko edo adopzioagatiko aurreko, ondorengo eta/edo zeharkako ahaideak. Sozietate motako enpresetan, edozein bazkideren ahaideak (goian aipatutakoak) ere ezin izango dira kontratatu. Kooperatiba-sozietateetako eta lan-sozietateetako bazkide diren langile autonomoek ezin izango dituzte jaso Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak.

    Birziklatzea eta lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzea, jarduera bertan behera utzi behar izan dutenen kasuan:

    Diruz lagunduko dira honako jarduera hauek: Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak diruz lagundutako prestakuntza-eskaintza osotik, edo Hobetuz Fundación Vasca para la Formación profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak kudeatutako prestakuntza-eskaintzatik aukeratutako prestakuntza-ibilbideetan edo prestakuntza-ekintzen sorta integratuan izena eman eta parte-hartzea, betiere enpresa-jarduera bertan behera utzi behar izan duten langile autonomoen lanbide-kualifikazioa hobetzen badute. 

    Dotazioa:
    • Produkzio-jarduerari eustea datozen sei hilabeteotan: Diru-laguntzaren zenbatekoa 1.125 euro izango da langile autonomo bakoitzeko.
    • Langileak kontratatzea gutxienez sei hilabeterako: Diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da: kontratatutako pertsonei dagokien eta enpresak ordaindu beharreko gizarte-segurantzaren kuotaren % 100, gehienez ere sei hilabetez. Gizarte Segurantzaren 1. kotizazio-taldean barne hartutako kontratazioak badira, laguntzak kuota horren % 50ekoak izango dira.
    • Birziklatzea eta lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzea, jarduera bertan behera utzi behar izan dutenen kasuan: Prestakuntza-prozesuan (gehienez ere sei hilabete iraungo du), onuradunek 480 euroko laguntza jasoko dute hilero. 

     

     

     

     

    ?

    ? 

    Eskaera epea

    2009-12-19-etik 2010-12-19-era

    Sailak

    • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
      Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
      Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)