ERLEZAINTZAREN BALDINTZAK HOBETZEKO laguntzak

Azalpena

Erlezaintzaren baldintzak hobetzeko laguntzak 

Xedea:
Eztia ekoizteko eta merkaturatzeko sistemak hobetzea, hitz batez, sektorea orokorrean modernizatzea, erlezainei bakarka lortzea gehien kostatzen zaien alderdietan eraginez, esate baterako, ikerketa-zentroekiko lankidetzan. Betiere, Europar Batasuneko Kontseiluaren 797/2004 Erregelamenduan (EE) jasotako alderdi eta neurriak ahaztu gabe. 2005eko otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuaren 1. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoaren arabera, honako neurriak izango dira laguntzaren gai: a) Erlezainei eta erlezain elkarteei informazioa eta laguntza teknikoa ematea. b) Barroasiaren kontra egitea. c) Transhumantzia arrazionalizatzea. 
 
Onuradunak:
Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke: a) Erlezaintzako ustialekuen titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak, ondoko baldintza betetzen dituzten neurrian: b) Erlezain elkarteak, kooperatibak edota nortasun jurídico propioa duten bestelako ordezkaritza-erakundeak, a) apartatuko baldintzak betetzen dituzten erlezainez osatuak, neurri batean behintzat:
—Onuradun izateko debekurik ez izatea, 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. —Zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikoan edukitzea. — Erlezaintzako ustialekua Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustialekuen Erroldan sartuta dagoen Abeltzaintzako Ustialekuen Errolda Orokorrean –Erlezaintza azpi-ustialekua– izena emanda edukitzea. —Eusko Jaurlaritzaren 2004ko otsailaren 10eko 33/2004 Dekretuan, erlezaintza antolatzeari buruzkoan, ezartzen diren arauak betetzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak ezartzen dituen guztiekin batera. —Erlezaintzan aritu izatea urriaren 16tik hurrengo urteko urriaren 15era bitartera doan erlezaintza-ekitaldia hasten den urteko urtarrilaren 1a baino lehen. — Barroasiaren aurkako tratamendua gutxienez urtean behin egitea, eztitarako erleen gaixotasunak kontrolatzeko eta horien aurka egiteko Programa nazionala ezartzen eta arautzen duen 608/2006 Errege Dekretuak, maiatzaren 19koak, ezarritakoaren arabera. —Erantzukizun zibileko asegurua izatea.  

Eskaera epea

2012-02-10-etik 2012-03-30-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza