SAGARDORAKO SAGARRONDOAK LANDATU, ZAINDU, HOBETU eta GARATZEKO diru laguntzak

Azalpena

Sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko diru laguntzak
 
Xedea:
Oro har frutagintza bultzatzea, eta berezolo sagardotarako sagarrondo landaketak, lehendik dauden barietateak hobetzea eta sagardoaren kalitatea hobetzen laguntzea. 

 

Onuradunak:
Gipuzkoa Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta dauden nekazaritza-ustiategien titularrak 

 

Onuradunen baldintza bereziak. 1. Pertsona fisikoa titular duten ustialekuak: 1.1. Ustialekuko titularraren errenta osoaren %50 gutxienez nekazaritza jardueretatik edo ustialekuan gauzatutako bestelako jarduera osagarrietatik etortzea, betiere nekazaritza, abeltzaintza eta baso jardueratik zuzenean datorren errentaren zatia errenta osoaren %25 baino txikiagoa ez baldin bada eta ustialekuko jardueretan emandako denbora bere denbora edo lan osoaren erdia baino handiagoa baldin bada. Jarduera osagarritzat aukeraketa publikoaren ondorioz, ordezkaritza erakundeetako zein sindikatu, kooperazio edo lanbide ordezkaritza organoetako titularraren partaidetza eta presentzia jotzen dira, betiere, nekazaritza sektoreari, eraldaketa jarduerei, eta ustialekuko produktuen salmenta zuzenari eta natura gunearen artapenari, ingurumenaren babesari zein ustialekuan egindako energia ekoizpen, turismo, zinegetika eta artisau jarduerei lotuta baldin badaude. 1.2. 18 urte beteak izatea eta 65 bete gabe egotea, diru laguntza eskaera aurkezterakoan. 1.3. Nekazaritza jardueraren arabera, dagokion Gizarte Segurantzaren Erregimenean afiliatuta egotea. 1.4. Gizarte Segurantzaren Nekazaritza Erregimenetik datorren baliaezintasun osoko, baliaezintasun absolutuko edo erretiroko diru saririk ez jasotzea. 1.5. Desenpleguko subsidioa jasotzen den kasuetan, eta, denboran mugatutako pertzepzioak direla kontuan hartuta, ez dira diru laguntzak emateko diru sarreratzat joko, eta gorabehera hori espedientean jaso beharko da, bere kopurua eta pertzepzioaren amaiera data adieraziz. 1.6. Dagozkion ahalmena eta lanbide eskumena eduki beharko du, ekoizpen baliabideen erabilera zuzena bermatuz. 2. Pertsona juridikoa titular duten ustialekuen kasuan: 2.1. Honako forma juridikoetakoren bat hartu beharko dute: a) Sozietate zibilak, bertan, kideen %50 gutxienez, artikulu honek pertsona fisikoak diren titularrei eskatutako baldintzak betetzen dituztenak izanik. b) Kooperatibak, eraldatze nekazaritza sozietateak, lan sozietateak, sozietate mugatuak, sozietate anonimoak edo bestelakoak, betiere, kapital sozialaren %50 baino gehiago artikulu honek pertsona fisikoak diren titularrei eskatutako baldintzak betetzen dituzten kideena bada. Sozietate horiek titular diren ustialekuetan, nekazaritza jarduera auzatzea izango dute helburu bakartzat.  

Eskaera epea

2014-02-03-etik 2014-02-28-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza