Urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzetarako deialdia
Xedea:
1.- Oinarri horien helburua diru-laguntzak emateko finkatuko diren baldintzak arautzea da. Diru-laguntzen helburua, berriz, lurrazaleko eta lurrazpiko hidrologiari, hidraulikari eta uretako ekosistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programak eta egitasmoak gauzatzeko EAEko ekimenen gastuak ordaintzea da.
2.- Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ondoko jarduera hauei eman ahal izango zaie diru-laguntza:
- Azaleratzen diren lehentasunezko gai kutsatzaileen gaineko azterketak
- Ur-masak morfologikoki eta ekosistemikoki leheneratzeko eta hobetzeko teknikei buruzko azterlanak.
- Klima-aldaketak ur-masetan eta azpiegitura hidraulikoetan dituen ondorioak zehazteko ikerketak
- Klima-aldaketaren ondorioak arindu edo/eta prebenitzeko aukerak.
- Ur-masen egoera eta ekologia-potentziala zehazteko metodologiak eta ur-masen gaineko neurrien programen eraginkortasunaren balioespena
- Uretako ingurunean eta azpiegitura hidraulikoetan espezie inbaditzaileek duten eraginaren eta horiek erauztearen gaineko azterketak
- Ibaien ibilbideetan fauna gora eta behera igarotzea hobetzeko azterketak
- Ur-baliabideak kudeatu eta erabiltzean eraginkortasun teknikoa hobetzeko garapena.
- Lurrazpiko uraren arloko azterketak
- Artikulu honen 1. atalean ezarritakoarekin bat datozen jarduerak.
Onuradunak:
Ebazpen honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradun, erakunde hauek izan ahalko dira: udalak, mankomunitateak, partzuergoak, eta tokiko beste erakunde batzuk; horietako batek edo batzuek osatutako tokiko merkataritza-sozietateak; unibertsitateak; teknologia-zentro publiko edo pribatuak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak eta fundazioak. Diru-laguntza horien helburua urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen ekimenen gastuak ordaintzea izango da.
2012-01-14-etik 2012-02-14-era