Nekazaritza eta Basogintza Arloetan ENERGIA BERRIZTAGARRIEN AZPIEGITURETAN Inbertsioak egiteko diru-laguntzak

Azalpena

Nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzak 
 
Xedea:

Nekazaritza-eta/edo basogintza-ustiategietako hondakin organikoetatik energia sortzeko instalazio berritzaileak ezartzeko emango da diru-laguntza. Instalazioek euskal nekazaritza-arloari emango diote zerbitzua eta ondoko helbururen bat lortzen lagunduko dute:

a) Nekazaritza-ustiategiek energia gehiago aurreztea.
b) Ingurumena hobetzea, nekazaritza-eta/edo basogintza-ustiategietako biomasaren tratamenduaren ondorioz. 

Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoan energia berriztagarrien produkzioari lotutako pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, baldin eta diruz laguntzeko moduko inbertsio eta gastuak egiten badituzte eta dekretu honetan xedatutakoa betetzen badute. 

Eskaera epea

2014-10-14-etik 2014-11-13-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena