ITSASOAREKIN lotutako EKIMEN TURISTIKO IRAUNKORRAK SORTZEKO eta GARATZEKO laguntzak (ITSASPEN Programa)

Azalpena

Itsasoarekin lotutako ekimen turistiko iraunkorrak sortzeko eta garatzeko laguntzak (ITSASPEN Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak) IV. Kapitulua

 

Xedea:

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da itsasoarekin lotutako ekimen turistikoak sor eta gara daitezen bultzatzea, itsasertzeko turismoa kalitatekoa, arrantza-sektorean aritzen diren biztanleria-guneen kalitatea hobea eta haien bizimodua jasangarria izateko.

Onuradunak:

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, Euskadiko arrantzale-kofradiak eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

 

Diruz laguntzeko moduko proiektuak eta diruz laguntzeko modukoak ez direnak:

Hauek dira diruz laguntzeko moduko proiektuak:

  1. Itsasoarekin, arrantzarekin eta itsasertzarekin lotutako proiektuak eta ekimen turistikoak, aberastasuna eta lanpostuak sortzen badituzte.
  2. Inguruneko baliabideak turismorako ustiatzeko proiektuak.
  3. Arrantzaren baliabideak turismorako egokitzeko proiektuak.
  4. Higiezinak turismorako egokitzeko proiektuak.
  5. Itsas eremuetako tradizioarekin lotutako ibilbideak, bideak eta produktu eta pakete turistikoak diseinatzeko proiektuak.
  6. Aipatutako gaiei buruz sentsibilizatzeko ekintzak.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak:

Diruz laguntzeko moduko kostuak dira diruz laguntzen diren proiektuak gauzatzeko beharrezko inbertsio eta gastu material eta materiagabe guztiak.

Eskaera epea

2015-06-27-etik 2015-07-27-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala