ARRANTZA SEKTOREKO JARDUN EKONOMIKOA BESTE JARDUERA batzuetara bideratzeko laguntzak (ITSASPEN Programa)

Azalpena

Arrantza sektoreko jardun ekonomikoa beste jarduera batzuetara bideratzeko laguntzak (ITSASPEN Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak) VI. Kapitulua

 

Xedea:

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da itsasertzeko eremuetako jardun ekonomikoa arrantzaz beste jarduera batzuetara bideratu dadin bultzatzea.

Onuradunak:

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, zuzenbide publikoko korporazioak eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, haren 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

 

Diruz laguntzeko moduko proiektuak eta diruz laguntzeko modukoak ez direnak:

  1. Hauek dira diruz laguntzeko moduko proiektuak:
  2. Arrantza-sektorea dibertsifikatu eta sektoreko ekonomia mantentzeko enpresa-proiektuak.
  3. Arrantza-sektorea askotariko bihurtzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuetan lanpostuak mantentzeko edo lanpostu gehiago sortzeko enpresa-proiektuak.
  4. Produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduerak ez dira diruz laguntzeko modukoak.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak:

Diruz laguntzeko moduko kostuak dira diruz laguntzen diren proiektuak gauzatzeko beharrezko inbertsio eta gastu material eta materiagabe guztiak.

Eskaera epea

2015-06-27-etik 2015-07-27-era

Sailak

  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak