ENERGIA BERRIZTAGARRIEN ERABILERA eta AURREZPEN zein ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA toki mailan bultzatzeko diru laguntzak

Azalpena

Energia berriztagarrien erabilera zein aurrez- pen eta eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, toki erakunde txikiei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei dirulaguntzak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu:

1. Oinarri hauen xedea da diru laguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei, azterketak eta planak egin ditzaten, helburu dutelarik energia berriztagarrien erabilera eta energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea. Zehazki, diruz lagungarri izango dira:

? Energiaren arloan udal eta eskualde ekintzak antolatzeko eta definitzeko planak.

? Eraikin publikoetan, garraio publikoetan eta energia kontsumitzen duen beste edozein alorretan energia eraginkortasuna hobetzeko azterketak eta planak.

? Energia berriztagarriz elikatutako distrituko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.

? Energia berriztagarrien instalazioak eraikin publikoetan jartzeko bideragarritasun azterketak.

? Energia berriztagarrizko energia eta bero ekoizpenerako instalazioen egungo eskaeraren eta eskaera potentzialaren azterketa.

? Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketa.

? Energia berriztagarriak ezartzeko planak.

? Pobrezia energetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.

Hartzaileak:

a) Udalak eta udaleko erakunde autonomoak.

b) Mankomunitateak.

c) Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: baldin eta haien helbide soziala eta zerga egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badago, eta haien kapital soziala oso-osorik izaera publikokoa bada, betiere energiari buruzko hitzarmenik sinatuta ez badute Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin.

Eskaera epea

2023-02-10-etik 2023-03-09-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena