MIKROENPRESAK FINKATZEKO PROIEKTUEI laguntza (Enpresak Sortu eta Garatzeko Prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzak)

Azalpena

Mikroenpresak finkatzeko proiektuei laguntza (Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzak)

Enpresa onuradunak

Mikroenpreak, honelako baldintzak  betetzen  dituztenak:

• Sozietate eta zerga helbidea Gipuzkoan dutenak;
• enpresa berriak, beste izen edo izaera juridiko batekin jarduerarik burutu ez duten enpresak; eta merkatu berean edo ingurukoetan diharduten enpresen kasuan, oraingo enpresa eratu aurreko 12 hilabeteetan bere jarduera utzi duten akizodunen kontrolpean ez dauden enpresak.

• 2 eta 9 langile artean izatea;
• Enpresak eratu eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zuenetik bi urte baino gehiago izatea eta 6 urte baino gutxiago diru laguntzen deialdia argitaratzen den unean. 

(*) Atal hauen definiziorako  ikus  Batzorderen/Komisioaren  2003/361/CE Gomendioa, Europa  Batasuneko Aldizkari Ofizialean (L 12436.orrian) argitaratuta dagoena 2003ko maiatzaren  20an.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Mikroenpresak finkatzeko eta modernizatzeko proiektuak, abian jartzeko eta finkatzeko fase kritikoetan. (lehenengo 2 eta 5 urte artean).

Enpresek sortutako ekimenak finkatzeko edo modernizatzeko proiektutzat hartuko dira, haien produktu, prozesu, zerbitzu, antolakuntza edo negozio ereduei funtsezko hobekuntzak ekarriko dizkietenak, lehiakortasunean irabaztea eragin badezakete. 

Hori horrela diru laguntza jaso dezaketen proiektuek justifikatu beharko dute behar maila, proposamenaren kalitatea (lortu edo garatu daitezkeen lehiakortasun abantailak, etab.) eta enpresa finkatzeko prozesuarekin bat etortzea.

Proiektuek gutxienez  2.000 euroko kostu hautagarria izan behar dute,

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagundu daitezkeen kostuak izango dira hirugarren entitateek eskainitako kanpo aholkularitza eta lanen gastuak, enpresen hobekuntzara eta lehiakortasunera bideratutakoak:

• Merkatu azterlanak egitea.
• Berrikuntza eta lehia hobekuntzako proiektuak identifikatzeko edo abian jartzeko kanpo zerbitzuak; jarduera eta merkatu ildo berriak eta merkaturatzeko estrategia berriak.

• Kanpo aholkularitza komunikazio estrategia  eta enpresa irudia zehazteko.
• Kudeaketa sistemak ezartzeko edota ziurtatzeko kanpo zerbitzuak.
• Txekeo finantzarioa egiteko kanpoko zerbitzuak (enpresaren azterketa ekonomiko finantzarioa: azterketak eta gomendioak).

• Kudeaketa sistemen txekeoa egiteko kanpoko zerbitzuak (enpresaren kudeaketa sistemaren azterketa eta gomendioak).

Kanpo aholkularitzaren gastuak ez dira jarduera iraunkorrak edo aldizkakoak izango, eta ez dute loturarik izango enpresaren ohiko ustiapen gastuekin, esaterako, aholkularitza fiskalaren ohiko zerbitzuak, aldizkako zerbitzu juridikoak edo publizitatekoak. Halaber, IKTak garatzeko eta aplikatzeko prozesuekin lotura dutenak.

Diruz lagundutako jarduerek bat etorri beharko dute enpresa eskatzailearen jarduerarekin, eta enpresa eskatzailearekin, ez zuzenean, ez zeharka, lotura sozietario, pertsonal edo interesekorik ez duten enpresa espezializatuek egin beharko dituzte.

Enpresa bakoitzak proiektu bakarra aurketu ahal izango du urtero eta gutxienez 2.000 euroko kostuarekin.

Eskaera epea

2015-06-25-etik 2015-09-11-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak