PROINTER: Nazioartekotze Programa - Atzerrian sustatu eta ezartzeko ekintzen laguntzak

Azalpena

PROINTER: Nazioartekotze Programa - Atzerrian sustatu eta ezartzeko ekintzen laguntzak. 

Xedea: Euskal enpresaren lehiakortasuna hobetzea, atzerriko merkatuetan sendotzeko duten aukera eta atzerrian dituzten ezarpenak bultzatuz.
Nazioarteko jarduera abiarazteari laguntzea, azterketa eta gogoeta estrategikoak eginez, eta nazioartekotze-planak abian jarriz.
 
Onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoko ETEak, Esportazio Partzuergoak, Sustapen Taldeak, Euskal Zentro Teknologiko eta Sektorialak eta, Atzerriko Ezarpen Produktiboen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko edozein enpresa.
 

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, honako muga hauen arabera, lagunduriko gastuaren ehunekoan eta balio absolutuan:

  Salmenta eta Sustapen Taldeak: % 50eraino, 12.000 euro gehienez ere enpresa bakoitzeko, 40.000 euro onarturiko gastu guztietarako, lehenengo hiru urteetan.

  Jatorriko Esportazio Partzuergoak: % 50eraino, 14.000 euro gehienez ere enpresa bakoitzeko, 50.000 euro onarturiko gastu guztietarako.

  Jomugako Esportazio Partzuergoak: % 50eraino, honako gehieneko hauekin:

  1. eta 2. urtean: 50.000 euro onartutako gastu guztietarako.

  3. eta 4. urtean: 12.000 euro enpresa bakoitzeko, 48.000 euro onarturiko gastu guztietarako.

Laugarren urtetik aurrera Salmenta eta Sustapen Taldeen kasuan, eta bosgarren urtetik aurrera Esportazio Partzuergoen kasuan, kanpo-sustapeneko gastuen % 40raino lagunduko da, betiere onarturiko gastu guztietarako 30.000 euroko muga izanik, eta 10.000 euro parte-hartzaile bakoitzeko.

  Produkzio Partzuergoak:% 50eraino, 20.000 euro gehienez ere enpresa bakoitzeko, 80.000 euro onarturiko gastu guztietarako. Laguntzaldia lau urtekoa izango da

  Nazioartekotzeko jardun-plana lantzea:% 50eraino, gehienez 15.000 euro.

  Nazioartekotze-plana abiaraztea:% 40raino, gehienez 25.000 euro urtean.

  Kanpoko merkataritza-ezarpenetako jarduera subentzionagarriak:

  Ezarpen-proiektuaren bideragarritasun-azterlana. Onartutako aurrekontuaren egikaritze-kostuaren %30 gehienez, 12.000 euroko gehieneko mugarekin.

  Eratze-gastuak, egitura eta sustapen gastuak: Onartutako kostuen %30 gehienez, 48.000 euroko gehieneko mugarekin.

  Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona bat. Laguntzak 14.000 euroko gehieneko zuzkidura izango du, 12 hilabetez. Hortik beherako aldietarako, laguntza kontratatutako aldiarekiko proportzionala izango da kontratatzearen gastuak

  Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak.: Onartutako kostuen %30 gehienez, 3.000 euroko gehieneko mugarekin.

  Kanpoko produkzio-ezarpenetako jarduera subentzionagarriak:

  Ezarpen-proiektuaren bideragarritasun-azterlana. Onartutako aurrekontuaren egikaritze-kostuaren % 40 gehienez (% 50 konpartitutako produkzio-ezarpeneko kasuan), 12.000 euroko gehieneko laguntza-mugarekin.

  Eratze-gastuak, atzerriratzea aholkularitza-gastuak: - Aurrekontuaren egikaritze-kostuaren % 40 gehienez (% 50 konpartitutako produkzio-ezarpeneko kasuan), 36.000 euroko gehieneko mugarekin.

  Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona bat kontratatzearen gastuak. Laguntzak 14.000 euroko gehieneko zuzkidura izango du, 12 hilabetez. Hortik beherako aldietarako, laguntza kontratatutako aldiarekiko proportzionala izango da.

  Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak". Onartutako kostuen % 40 gehienez (% 50 konpartitutako produkzio-ezarpeneko kasuan), 3.000 euroko gehieneko mugarekin".

  Kanpoko Zerbitzu Enpresen ezarpenetako (Ingeniaritzak eta Aholkularitzak nagusiki) jarduera subentzionagarriak:

  Ezarpen-proiektuaren bideragarritasun-azterlana. Onartutako aurrekontuaren egikaritze-kostuaren %30 gehienez, 12.000 euroko gehieneko mugarekin.

  Eratze-gastuak, egitura eta sustapen gastuak: Onartutako kostuen %30 gehienez, 48.000 euroko gehieneko mugarekin.

  Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona bat. Laguntzak 14.000 euroko gehieneko zuzkidura izango du, 12 hilabetez. Hortik beherako aldietarako, laguntza kontratatutako aldiarekiko proportzionala izango da.

kontratatzearen gastuak

  Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak".: Onartutako kostuen %30 gehienez, 3.000 euroko gehieneko mugarekin".
 

Eskaera epea

2013-05-25-etik 2013-06-25-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa