ORGANIZAZIO, GIZARTE eta LURRALDE BERRIKUNTZA (Gizarte Mailan Erantzulea Sustatzeko programa)

Azalpena

Gizarte Mailan Erantzulea Sustatzeko programa

(Organizazio, Gizarte eta Lurralde Berrikuntza)

DESKRIBAPENA

Programaren xedea da ekonomia, gizarte eta lurralde eragileek pertsonekiko, erakundeekiko eta ingurunearekiko duten konpromisoan eragina izango duten organizazio, gizarte eta lurralde berrikuntza sustatzea I+G+b eta esperimentazioaren bidez / esperientzia, baliabide eta tresna berezien hedapena eta orokortzearen bitartez.

ENTITATE ONURADUNAK

• Gipuzkoan dauden enpresak eta elkarte enpresarialak.

• Gipuzkoan ordezkari gehien dituzten sindikatuak.

• Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak.

• Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkuntza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo funtsezkoak biltzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala garatze aldera elkarlanean aritzeko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarritzen bada.

Nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko egoeran dauden, goian aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da

DIRU LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

I+G+B eta Esperimentazioa

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira, pertsona erdian jartzen duten organizazio harremanen modu berrien diseinura eta garapenera zuzendutako erakundeetan berrikuntza soziala sartzeko eta integratzeko eta prestakuntza, gizarte eta ekonomia eragileak tartean sartzeko lurralde protagonismora zuzendutako, I+G+b eta esperimentazio proiektuak.

Hedapena eta Orokortzea

Pertsona erdian jartzen duten organizazio harremanen modu berrien diseinura eta garapenera zuzendutako, erakundeetan berrikuntza soziala sartzeko eta integratzeko eta prestakuntza, gizarte eta ekonomia eragileak tartean sartzeko lurralde protagonismora zuzendutako proiektuen hedapena eta orokortzea dinamika, esperientzia, baliabide eta tresna berezien bitartez.

Eskaera epea

2015-06-16-etik 2015-07-10-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna