AHULTASUN EGOERAN dauden ENPRESA TXIKI eta ERTAINETAN EKINTZA PLANAK ezartzeko eta gauzatzeko diru laguntzak

Azalpena

Gipuzkoan ahultasun egoeran dauden enpresa txiki eta ertainetan ekintza planak ezartzeko eta gauzatzeko diru laguntzak

Xedea:

Diru laguntzen xedea da enpresa txiki eta ertainei laguntzea enpresa bakoitzak bere ahultasun egoerari erantzuteko formulatuak izango dituen lehiakortasuna hobetzeko ekintza planak ezartzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emango dituen laguntzen azken helburua da enpresa horien lehiakortasuna hobetzea, beren iraunkortasuna ziurtatzea eta enplegua mantentzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ondoko hauetara bideratutako jarduketak abian jartzea lagunduko du:

- Urgentziazko bideragarritasun planak ezartzea
- Kudeaketa eredua definitzea eta ezartzea
- Produkzio lehiakortasunean hobekuntzak aplikatzea

Zehazki, deialdi honen xede diren diru laguntzak aipatutako lehenengo ildoa finantzatzera bideratuko dira, hau da, urgentziazko bideragarritasun planak ezartzera. Beste bi ildoak ezartzeko, enpresek zuzenean jasoko dute aditu akademikoen laguntza, bai banaka eta baita ere eskualde mailan garapen agentziaren, enpresen eta aditu akademikoen artean sortuko diren taldeetan parte hartuz.

Enpresek, Foru Aldundiaren laguntza hori eskuratu ahal izateko, hiru ildoetan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute.

Laburbilduz, laguntza ez da izango ekintza planak gauzatzeko, baizik eta aurretik eginda dauden ekintza planak ezartzeko.

Onuradunak:

Ondoko hauek aurkezten dituzten mikroenpresa eta enpresa txikiak:

a) Eguneratutako ekintza plana (azken 12 hilabeteetan egindakoa), bere ahultasun egoerari erantzuteko. Ikus ekintza planaren edukien gidoia, eranskinean proposatzen direnak orientazio modura.

b) Enpresaren diagnostikoa bere ahultasun egoerari dagokionez. Eranskinean adierazten dira diagnostikorako oinarri izango diren 19 ahultasun faktoreak.

Deialdi honen ondorioetarako, mikroenpresak eta enpresa txikiak dira 65 langile baino gehiago ez dituztenak, urteko lanaldi osoa kontuan hartuta.

Eskaera epea

2014-10-07-etik 2014-10-27-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna