PERTSONA GAZTE LANGABEAK euskal enpresen ATZERRIKO LANTOKIETAN PRAKTIKALDIAN KONTRATATZEKO laguntzak

Azalpena

Gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntza

Xedea: Langabezia-egoeran dauden eta haien titulazioarekin lotutako enpleguetan lan-esperientzia urria duten gazteak laneratzea; xede horrekin, atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresetan kontratatuko dira, eta ikaskuntza-aldi bat ere egingo dute lantoki horietan, gazteei lan-esperientzia eta enpresen beharretara egokitutako kualifikazioa eskuratzen laguntzeko neurri gisa, bai eta nazioartekotzeko ahaleginak egiten ari den EAEko enpresa-sareari laguntzeko neurri gisa ere.

Onuradunak: EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere, hori behar bezala egiaztatuz gero.

Eskaera epea

2017-12-30-etik 2018-09-20-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak