ZINEMA eta LITERATURA arloko SORTZAILEAK eta ERAGILEAK NAZIOARTERATZEKO BIDAIA POLTSETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak

Xedea: 2022rako, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru?laguntzak ematea, hurrengo modalitateetan:

  • Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan beren film luzeren bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean. Salbuespen gisa, film laburrak onartuko dira zinemaldia FIAPF zerrendakoa bada. Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea.
  • Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Onuradunak: Pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak

Eskaera epea

2022-04-08-etik 2022-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa