MUSIKA BIRETARAKO eta KONTZERTU BEREZIETARAKO diru-laguntzak (Arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak)

Azalpena

Arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak.

Musika biretarako eta kontzertu berezietarako diru-laguntza modalitatea

 

Diruz laguntzen diren arloak:

1.- Musika biratzat hartuko da, urte osoan, 5 kontzertu gutxienez 3 plaza ezberdinetan jotzea euskararen eremu geografikotik at.

2.- Honakoa joko da kontzertu berezitzat: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen azoka, jaialdi edo gertakizun batean kontzertua ematea.

Onurdunak:

Ebazpen honek araututako diru-laguntzen onuradun izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta sozietate-egoitza edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Pertsona fisikoek errolda agiria aurkeztu beharko dute hau ziurtatzeko.

b) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean, arte plastiko eta ikusizkoak modalitatean salbu.

Eskaera onartua izateko, dagokion jaialdi, feria edo birako emanaldiak hartuko dituzten areto guztien kontratua, gonbidapena edo ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

Ez da onartuko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, fundazioen, «Ondasunen erkidego» izaerakoen eta dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.

Eskaera epea

2016-05-13-etik 2016-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa