INDUSTRIA arloan ENERGIA-ERAGINKORTASUNAREN eta EGUZKI TERMIKOAREN aldeko INBERTSIOAK sustatzeko dirulaguntzak

Azalpena

Industria arloan energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzak

Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunaren alorrean:

• Berritzea eta hobekuntzak elementu osagarrietan eta prozesu industrialetan.

• Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE).

• Egungo industria plantetako bulego-eraikinetan energia instalazioen berritzea.

• Barneko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.

• Kanpoko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.

• Baterako sorkuntza alorreko instalazio berriak.

• Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako e energia kudeatzeko sistemak abiaraztea.

Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz ETEetan: Industria plantetako eraikinetako bulego-eraikinetan auditoria integralak egiteko diru laguntza eskariak ere kontuan hartuko dira, baldin eta auditoria egingo den eraikin multzoak 20 tep/urteko gutxieneko muga badu, energia eskari primarioari dagokionez. Auditoria garatzeko jarraitu beharreko metodologia UNE-EN 16247 arauaren arabera egingo da, edo geroago arauaren inguruan egindako egokitzapenen edo hobekuntzen arabera.

Industria kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, Energia Kudeatzeko Sistemak ezartzea helburu dutenak: Kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, energia kudeatzeko sistemak ezartzea helburu dutenak; laguntzen programa honen diru laguntzez baliatzeko, muga gisa urtean energia primarioaren 20 tep gutxieneko energia kontsumoa jartzen bada ere, ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko kostuak ere diruz lagunduko dira, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez eginez gero, baita SGEn inplementatzeko behar diren ekipamenduak ere.

Diruz lagunduko diren jarduerak eguzki termikoaren alorrean:

• Eguzki-instalazio termikoak.

Onuradunak:

a) Izaera pribatuko edozein pertsona juridiko. Dirulaguntzez baliatzeko jarduerak 4. eta 5. oinarri edo ataletan zehaztean dira eta EAEko industria arloan gauzatu behar dira, CNAEko C Taldearen barruan.

b) Energia Zerbitzu Enpresa moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta dirulaguntza-programa honetako 4. eta 5. oinarri edo ataletan aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn, 2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.

Eskaera epea

2019-05-14-etik 2019-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena