Nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan I+G+B laguntzak

Azalpena

Nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu eta bultzatzeko laguntzen araubidea iragartzea. Arau honetan erregulatzen diren ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan. Laguntza hauek emango dira xedea lortzeko:

1.Oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzak.

2. I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzak.

3. Antolaketaren arloko berrikuntzarako laguntzak.

Onuradunak:

  • Hauek izan ahal izango dira oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzen eta I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzen onuradun: A) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena: 1. Enpresa txiki eta ertainak. 2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. b) Elkarteak eta fundazioak. c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak. d) Teknologia-zentroak. e) Ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak.
  • Hauek izan ahal izango dira antolaketaren arloko berrikuntzako laguntzen onuradun: a) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena: 1. Enpresa txiki eta ertainak. 2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. Enpresa handiak enpresa txiki edo ertain batekin lankidetzan jardun beharko du, laguntza eskatzen den jarduera horretantxe, eta enpresa txiki edo ertainak diruz lagundutako kostuen % 30 gutxienez hartu beharko du bere gain finantzarioki. b) Elkarteak eta fundazioak. c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.

Eskaera epea

2021-08-26-etik 2021-09-27-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak