GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: Diagnostiko Teknologikoak

Azalpena

Gipuzkoa Industria 4.0: Diagnostiko teknologikoak

Diru laguntzaren xedea: Enpresaren lehiakortasuna hobetzeko estrategia teknologiko bat definitzeko laguntza teknikoaren kostuak, betiere Fabrikazio Aurreratuaren eta Industria 4.0ren euskal estrategiarekin bat etorriz. Lan horien barruan sartzen dira, batetik, aurreekoizpen, ekoizpen eta ekoizpen ondoko faseak aztertzea, eta, bestetik, eskaintzen den produktuari, prozesuari eta/edo zerbitzuari dagokion lehiakortasuna diagnostikatzea. Lan horien azken xedea Ekintza Plan bat zehaztea izango da.

Entitate onuraduna: Enpresa Txikia: 50 pertsona baino gutxiagori lana ematen dion enpresa, baldin eta haren urteko negozio edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa bada.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Kanpoko aholkulariek emandako aholkularitza zerbitzuen kostuak. Zerbitzu horiek ez dira iraunkorrak edo aldian behingoak izango, eta ez dute loturarik izango enpresaren ustiapen gastu arruntekin, esaterako, zerga aholkularitzako ohiko zerbitzuekin, aldian behingo zerbitzu juridikoekin edo publizitateari loturikoekin. Kanpoko aholkulari horiek frogatu beharko dute horretarako kualifikazio teknikoa dutela, merkatuan gutxienez hiru urteko esperientzia dutela, eta analisiak egiteko metodologia jakin bat darabiltela

Eskaera epea

2016-06-08-etik 2016-07-08-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna