KULTURA eta SORMEN INDUSTRIEN SEKTOREKO I+G+B PROIEKTUETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntza Funtsaren diru-laguntzak

Xedea: KSI sektoreko I+G+B proiektuetarako diru-laguntzak, bereziki honelako proiektuetarako:

  • Produktuak, zerbitzuak eta merkatua berritzeko proiektuak, merkatu globaletarako moduko eskaintza taxutzeko helburua dutenak.
  • Bideragarritasun-azterketako edo prototipoko fasean dauden I+G+B proiektu traktoreak.
  • Sektore bateko ikerketa-lerro estrategikoak identifikatzera eta garatzera bideratutako proiektuak.
  • KSIra teknologia transferitzeko proiektuak, eta merkatu globaletarako moduko produktu eta zerbitzu berritzaileak taxutzeko helburua dutenak.
  • Euskadi 2020 ZTBPean definitutako Euskadiko espezializazio adimentsurako beste alorrekin lotutako I+G+B proiektu traktoreetan kultura eta sormen industrien parte hartzea sustatzen dutenak.
  • Sektore horietan negozio-eredu berriak garatzeari buruzko proiektuak.

Onuradunak: Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza duten enpresek Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Eskaera epea

2016-11-22-etik 2016-12-14-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna