PROZESUEN BERRIKUNTZARAKO laguntzak (Nekazaritzako, elikagaigintzako eta basogintzako sektoreko prozesuen arloko berrikuntzarako laguntzak)

Azalpena

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta basogintzako sektoreko prozesuen arloko berrikuntzarako laguntzak

Xedea: Agindu honetan araututako laguntzek helburutzat dute Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako, elikagaigintzako eta basogintzako sektorean berrikuntza sustatzea hazkunde eta enplegurako ekintza estrategiko modura, baita prozesuen efizientzia zein lehiakortasunaren eta jasangarritasunaren hobekuntza sustatzea ere.

Onuradunak: Sektore pribatuko pertsona fisiko eta juridiko pribatuak, edozein forma juridikoa dutela ere, izan ahalko dira agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, nekazaritzako, elikagaigintzako eta basogintzako jarduera ekonomikoren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute. Kanpo gelditzen dira pertsona fisiko edo juridikoen taldeak (publikoak edo pribatuak izan), ondasun-erkidegoak edo nortasun juridikorik ez duen beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi.

Eskaera epea

2017-10-11-etik 2017-11-10-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak