BIKAINTEK - Doktorego industrialak egiteko eta ikertzaileak hartzeko laguntzak arautzen dituen deialdia

Azalpena

Doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez, I+Gko proiektuak egiteko laguntzak. Bikaintek programa.

Xedea: Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira:

  1. Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
  2. Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.

Onuradunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Eskaera epea

2020-03-02-etik 2020-05-15-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak