ZIBERSEGURTASUNEKO SENTSIBILIZAZIOA eta TREBAKUNTZA SUSTATZEKO diru-laguntzak (Enpresa Industrietan Zibersegurtasuna Sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa industrietan zibersegurtasuna sustatzeko programa - Zibersegurtasuneko sentsibilizazioa eta trebakuntza sustatzea. (IV. Eranskina)

Xedea: Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzea.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak: Diruz laguntzekoak diren jarduketak izango dira honelako zibersegurtasun proiektuak garatzea Gipuzkoako industria ehunean:

— Hedapena, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa.

— Gaitasun espezifikoak bereganatzeko jarduketen diseinua eta garapena.

Onuradunak:

- Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.

- EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

- Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden erakundeak.

- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantza tutako unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, eta entitate horien eta unibertsitateen interesak ordezkatzen dituzten heziketa entitateen elkarteak edo taldeak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

Eskaera epea

2019-04-02-etik 2019-05-13-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak