MERKATARITZA-EKINTZAILETZA SUSTATZERA bideratutako dirulaguntzak

Azalpena

Merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako dirulaguntzak

Xedea:

? Ekintzaileen lerroa: merkataritza-establezimendu berriak irekitzea.

? Udalen lerroa: merkataritza-ekintzailetza sustatzeko jarduketak gauzatzea.

Diruz lagun daitezkeen jarduketak eta gastuak:

EKINTZAILEEN LERROA: Diruz lagun daitezkeen jarduketak - Merkataritza-establezimendu berrien irekiera diruz lagundu ahal izango da hura 2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu bitartean egin bada. - Kanpo geratuko dira: Txikizkako eta handizkako merkataritza-jarduera hauetara bideratutako establezimenduak: Sendagaiak, produktu farmazeutikoak eta homeopatikoak. Lurreko, aireko, ibaiko edo itsasoko ibilgailuak (ibilgailu, bizikleta, bizikleta elektriko eta osagarrien ordezko piezen merkataritza, berriz, diruz lagundu ahal izango da). Erregaiak eta labaingarriak. Tabako-gaiak. Armak ekoitzi, merkaturatu eta finantzatzea. Online merkataritza-jarduera garatzen duten establezimenduak irekitzea. Merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako lokalik ez duten enpresak. Lan-jarduera edo lantokia kalean bertan kokatuta ez duten enpresak. Jarduera-zentroa edo lantokia ohiko etxebizitzan duten enpresak. Izendapen edo forma juridikoa aldatzea edo kapitala hedatzea. Lekualdaketak, belaunaldien arteko erreleboak edo enpresen arteko transmisioak izan dituzten establezimenduak irekitzea (hornidura-azoken kasuan salbu, horiek diruz lagundu ahal izango baitira). Euskaditik kanpo edo bizitegiz bestelako gune gisa kalifikatutako guneetan establezimenduak irekitzea. Diruz lagun daitekeen gastua 6.000 eurotik beherakoa duten jarduketak. - Jarduketa guztiak azpikontratatu ahal izango dira.

EKINTZAILEEN LERROA: Diruz lagundu daitezkeen gastuak: - 2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte egin eta ordaindu diren inbertsioen eta gastuen zenbatekoa. - Diruz lagundu ahal izango dira honako kategoria hauetakoren batean dauden gastuak: Enpresa eratzeko gastuak: Erregistroa, notariotza eta hasierako aholkularitza-gastuak. Jarduera martxan jartzeko gastuak: Funtzionamendu-gastuak: Negozioari dagokion lokalaren alokairua, bideragarritasun-azterlanak, izen komertzialaren babesa (patenteak eta markak), irudi korporatiboaren diseinua, negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak (barne-diseinukoak barne) profesionalek egindakoak, instalazioen egokitzapen-lanak ( pintura, elektrizitatea, argiztapena, klimatizazioa, eta ur-, gas- edo elektrizitate-instalazioak). Enpresa eratzeko eta hazteko beharrezkoak diren inbertsioak aktibo finkoetan. Horiek berriak izan beharko dute, enpresaren aktiboan sartu beharko dute eta laguntzaren xede den establezimenduan egon beharko dute abian, gutxienez hiru (3) urtez, EJZn alta ematen den egunetik aurrera: Merkataritza-jarduerarekin lotutako altzariak eta makinak erostea, ekipamendu informatikoa eta inprimatze- eta/edo digitalizatze-sistemak erostea (sistema eragilearen software-lizentzia edo hura abian jartzeko oinarrizko softwarea barne) eta beharrezkoak diren kudeaketa-aplikazioak eta -programak, enpresaren jardueraren eta ekoizpen- eta administrazio-kudeaketaren modernizaziorako eta optimizaziorako, Online salmentaren funtzionalitatea barne hartzen duten merkataritza elektronikorako web-orriak eta software-tresnak sortzea, garraio-elementuak (diruz lagundu ahal izango dira diruz lagundutako enpresaren jarduera horietan garatzen bada edo jarduera garatzeko ezinbestekoak badira).

UDALEN LERROA: Diruz lagun daitezkeen jarduketak - Dirulaguntza jaso ahal izango dute honako kategoria hauetakoren batean dauden jarduketek: Lokalen egokitzapen-lanek, lan horien helburua merkataritza-jarduera bat garatzea denean. Merkataritza-ekintzailetza sustatzeko jarduketa-proiektuen ezarpena. Bideragarritasun komertzialeko azterketak egitea. - Jarduketak 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30era gauzatu beharko dira - Udal bakoitzak laguntza bat jaso ahal izango du, gehienez ere, jarduketa-kategoria bakoitzeko. - Jarduketa guztiak azpikontratatu ahal izango dira.

UDALEN LERROA: Diruz lagundu daitezkeen gastuak - Jarduketak gauzatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak lagundu ahal izango dira diruz, betiere 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30erako epean fakturatu badira eta 2020ko abuztuaren 31 baino lehen ordaindu badira. - BEZa ez da diruz laguntzekoa izango. 

Onuradunak:

  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak): Eskaera egiteko orduan laguntzaren xede den jarduera garatzen ari diren mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak. Definizioak: * Enpresa: Jarduera ekonomiko bat garatzen duen erakundea, edozein dela ere haren forma juridikoa. * Mikroenpresa, enpresa txikia eta ertaina (ETE): 250 pertsona baino gutxiagori lana ematen dieten enpresak, eta, gehienez ere, 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena dutenak, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra dutenak. * Merkataritza-jarduera: Xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean eta esklusiboki, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak badira.
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa: Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten autonomoek.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalak: 1) 15.000 biztanletik gora dituzten udalerriak. Zerrenda agindu honetako II. eranskinean dago jasota. 2) 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, hirigune historikoa eta udalerriko merkataritza-establezimenduen kopurua dela-eta biziberritze komertzialerako potentzialtasuna badituzte. Halako udalak agindu honetako II. eranskinean jasota daude. 3) Beren eskualde-ingurunean ekonomia eta merkataritza arloko erreferentziazko gunetzat jotzen diren udalerriak. Aipatu udalak agindu honetako II. eranskinean jasota daude. 4) Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde-buruak, 75 merkataritza-establezimendu baino gehiago dituztenak. Halako udalak agindu honetako II. eranskinean jasota daude. 5) 10.000 biztanletik gora dituzten udalerriak, 75 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak eta, 2019ko urtarrilaren 1ean, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino altuagoa dutenak. Halako udalak agindu honetako II. eranskinean jasota daude.

Eskaera epea

2019-10-15-etik 2019-11-14-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)