IKERKETA Programa - Nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko laguntzak (IKERKETA programa) 

Xedea: Gerora itzuli beharreko aurrerakinen bidez nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan laguntzak ezartzea, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako jarduerak sustatu eta pizteko. Teknologia berriak erabiltzea eta produktu edo merkatu berriak sortzea dakarten proiektuak bereziki aintzat hartuko dira. 
 
Onuradunak: Pertsona fisikoak edo juridikoak edo nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako enpresen taldeak, baita teknologiaren edo zerbitzuen arloetako enpresak ere (pertsona fisikoak edo juridikoak badira ere), baldin eta sektore horietarako proiektuak, denak sektore pribatuarenak, egiten badituzte. 

Eskaera epea

2012-06-08-etik 2012-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak