BULTZATU programa (Enpresak ekonomikoki lehengoratzeko laguntzak ezartzen dituena, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondorioz izandako inpaktuaren ondoren haien bideragarritasuna eta jarraitasuna zaintzeko)

Azalpena

Bultzatu Programa (Enpresen susperraldi ekonomikorako laguntzak ematen ditu, Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz jasandako inpaktuaren ondoren enpresen bideragarritasuna eta iraunkortasuna babestearren)

Xedea: Agindu honen xedea da lehengaien eta garraioen kostuen igoera handiaren eragina minimizatzea, bai eta enpresek etendako eskaeren ondorioz sor daitezkeen galera guztiak ordaintzen laguntzea ere, egungo krisiaren aurrean euskal enpresen lehiakortasuna babestu eta laguntzeko. Azken batean, enpresak ekonomikoki berrezartzen lagundu nahi da, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren inpaktuak eragindako erronka ekonomikoei aurre egin behar baitiete, haien likidezia bermatuz. Eman beharreko laguntzak itzuli beharrik gabekoak dira.

Onuradunak: Enpresa handi, txiki eta ertainentzat (ETEak) dira.

Eskaera epea

2022-07-27-etik 2022-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena