Euskal TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN EKIPAMENDU PERTSONALAREN eta ETXEKO EKIPAMENDUAREN AZPISEKTOREEI EUSTEKO laguntza-programa

Azalpena

Euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren eta etxeko ekipamenduaren azpisektoreei eusteko laguntza-programa

Xedea: Laguntzen agindu honen xedea da oinarriak ezartzea EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreak, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, eta, horrela, jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzea. Laguntza honen helburua da EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreetako galera ekonomikoak apaltzea; izan ere, egungo egoera belikoak eragindako zailtasun-egoerak nabarmen kaltetu du haien guztien merkataritza-jarduera.

• 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 2.000 euro

• 10 langileko edo 10 langiletik gorako saltegiak: 3.000 euro

Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda daukaten edo jarduera utzita dauden.

Onuradunak:

  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa
  • Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak
  • Mikro-enpresAk eta enpresa txikiak

Eskaera epea

2022-06-27-etik 2022-07-27-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena