Etorkizuna Eraikiz - GIPUZKOA TALDEAN (Herritarren proiektuak)

Azalpena

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programaren dirulaguntzak Herritarren proiektuak: Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak

Xedea: Oinarri hauen bitartez arautzen diren dirulaguntzen xedea da Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean ekimenaren esparruan Herritarren Proiektuak finantzatzea: Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak. Proiektuak honako eremu tematikoetara mugatuko dira:

- Gobernantza publiko kooperatiborako eredu berriekin lotura duten proiektuak, hala badagokio, maila anitzeko dimentsioa txertatuz.

- Lurralde-garapen komunitarioko proiektuak, jarduera komunitarioa eta komunitatea eraikitzeko ikuspegia sustatzera bideratuak, lankidetzaren kultura, erantzunkidetasuna, gizarte-inplikazioa, talde-lana eta abar sustatuz.

- Gazteen parte-hartzeari zuzendutako proiektuak.

Onuradunak: Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek edota interes ekonomikoa-AIE duten taldeek, bakarka zein taldeka, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenak, aurreko puntuan jasotzen diren jarduera eremuren batean. Kontuan hartuta elkarlana bera berrikuntza bat dela, deialdiak sustatzen du proiektuak, dirulaguntza lortzeko, pertsona edo erakunde batek baino gehiagok elkarrekin edo talde bezala proposatzea.

Eskaera epea

2022-04-02-etik 2022-05-09-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna