MERKATARITZA ERALDATUZ programa (lehiakortasuna bultzatzea)

Azalpena

Merkataritza eraldatuz

Xedea: Merkataritza-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko eta epe ertain/luzera, COVID-19aren ondoren, mantentzeko egokitzapen orokorrerako oinarri berriak ezartzea da. Egoera koiuntural bat aprobetxatu nahi da txikizkako merkataritza berritu eta mantentzeko, etorkizunean lehiakorra eta bereizlea izateko. Horrela, proiektua merkataritza-enpresari aholkularitza ematean datza, honako hauetan:

  • Diagnostikoa egitea, zein egoeratan dagoen jakiteko.
  • Bere negozioa norantz zuzenduko duen erabakitzeko eta, aldi berean, hobetu beharreko arloak identifikatzeko egin beharreko hausnarketa estrategikoa.
  • Zehaztutako helburuak lortzeko garatu beharreko lan-plana definitzea.
  • Jarduketa-planean jasotako ekintzak gauzatzea, eta horien betetze-mailaren jarraipena egitea.

Onuradunak: Txikizkako merkataritza

Eskaera epea

2022-01-01-etik 2022-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna