KIROL-SEKTOREKO ENPRESA eta PROFESIONAL AUTONOMOENTZAKO dirulaguntzak, COVID-19 pandemiaren aurrean hartutako prebentzio neurrien eragin ekonomiko negatiboa arintzeko

Azalpena

Kirolaren sektoreko enpresa eta pertsona profesional autonomoentzako COVID-19 laguntzak

Xedea: Kirol-arloko enpresentzako eta pertsona profesional autonomoentzako dirulaguntzak emateko oinarriak jartzea eta deialdia egitea, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondoriozko diru-sarreren murrizketaren eraginez haien jarduera profesionalaren jarraipena zalantzan ikusi dutenentzat 2022rako.

Prestazio ekonomikoa: Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira. Dirulaguntza kalkulatzeko, 2019 eta 2021 ekitaldien arteko fakturazio-aldea hartuko da erreferentziatzat, eta fakturazioa edo diru-sarrerak % 20 edo gehiago murriztu direla frogatzen duten eskabideak baino ez dira aintzat hartuko. Onuradunari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa fakturazio-aldearen % 70era artekoa izango da, eta gehienez 20.000 eurokoa erakundeko eta pertsonako.

Onuradunak: Kirol-instalazioak edo ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresek edo pertsona profesional autonomoek.

Eskaera epea

2022-09-16-etik 2022-10-17-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Eremua: Finantzaketa