Kultura- eta Sormen-Industrien AZELERAZIO-PROIEKTUETARAKO dirulaguntzak (prestakuntza eta inbertsioa)

Azalpena

Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak azeleratzeko proiektuetarako dirulaguntzak, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) azelerazio-proiektuetarako dirulaguntzen oinarriak ezartzea eta horietarako deialdia egitea 2022-2023 aldirako. Horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eta sormenaren sektoreetako profesionalek ekintzailetza- eta finantza-arloko trebetasunak lortu ahal izango dituzte. Diruz lagunduko diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean garatu beharko dira.

Onuradunak:

  • Langile Autonomoen Araubide Berezian inskribatutako pertsona fisiko profesionalak, egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan badute.
  • Kultura- eta sormen-sektoreetako ETE eta mikroenpresak, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute.
  • Enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoak, laguntzaren onuradun badira.

Eskaera epea

2022-10-21-etik 2022-11-10-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak