ARTE ESZENIKOEN eta MUSIKALEN AZPIEGITURAK MODERNIZATZEKO eta MODU JASANGARRIAN KUDEATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko dirulaguntzak

Xedea: Arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko inbertsio-proiektuak finantzatzea. Diruz lagunduko diren proiektuek ekipamendua erosteko eta/edo honako ardatz edo helburu hauetara bideratutako jarduerak garatzeko inbertsioak jaso beharko dituzte:

a) Ingurumen-eraldaketa.

b) Eraldaketa digitala.

c) Kudeaketa hobetzea.

Onuradunak: Izaera pribatua duten eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridikoak, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Arte eszenikoen eta musikaren ekoizpen edo programazio profesionalaren eremuetan ohiko jarduera garatzea.

b) Diruz laguntzea nahi den proiektuak xede duen azpiegituraren jabetzaren titulartasuna egiaztatzea, edo, halakorik ezean, gune horietan garatutako jardueren kudeaketarena.

c) Eskabidea aurkezten den unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafean alta emanda egotea eta jarduera eszeniko edo musikalen garapenarekin bat datorren xede edo helburu soziala izatea.

Eskaera epea

2022-11-15-etik 2022-12-15-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa