GIZARTE EKONOMIAN ENPRESA-LANKIDETZA bultzatzeko laguntzak

Azalpena

Gizarte Ekonomian enpresa-lankidetza bultzatzeko laguntzak 

Xedea: Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
a) Lankidetza-proiektu bat lantzea eta ezartzea.
b) Akordioak prestatzea eta formalizatzea, eta enpresak nahiz enpresak elkar-lankidetzan aritzeko egiturak sortzea.
c) Gizarte-ekonomiako enpresen bat-egitea prestatzea eta formalizatzea.
d) Gizarte-ekonomiako erakundeek bat egin ondoren enpresaren batean bazkide langile gisa sartu diren pertsona fisikoek kapital sozialari egindako ekarpena. Bat egindako edo xurgatutako erakundetik ez datorren kapital soziala bakarrik hartuko da kontuan.
e) EAEko gizarte-ekonomia ordezkatzen duten erakunde gorenek beren bazkideentzat egiten dituzten lankidetza-jarduerak.

Agindu honen indarrez diruz lagunduko diren jarduerak abian den urtean hasiko dira, eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen amaitu.

Onuradunak:
a) Kooperatiba-sozietatea
b) Lan-sozietatea
c) Elkarteak
 
 

Eskaera epea

2021-07-22-etik 2021-09-17-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak