EKINTZAILETZA-PROIEKTU BERRIAK FINANTZATZERA bideratutako diru-laguntzak

Azalpena

Ekintzailetza-proiektu berriak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia argitaratzen da, ekonomia-jarduera eta enplegua sortzea bultzatzeko neurri gisara

Xedea: Lanbidek 2014 ekitaldian enpresa txikiak eta mikroenpresak sortu eta abiarazteko sostengua ematera bideratutako laguntzak arautzea eta horien oinarriak ezartzea da deialdi honen xedea. Horretarako, hasierako inbertsioen finantzaketa-eragiketen interesak diruz lagunduko ditu, eragiketa horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetza-hitzarmena sinatzen duten finantza-erakundeekin gauzatzen dituzten heinean eta, beti ere, 2014-2016 Enplegu Planaren esparruan, ekonomia-jarduera eta enplegua sortzea bultzatzeko neurri gisara.

Onuradunak: Pertsona fisikoak eta ETEak (enpresa txiki eta ertainak).

Eskaera epea

2014-10-09-etik 2014-11-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)