EAEko OSTALARITZA-SEKTORERAKO laguntzak

Azalpena

EAEko ostalaritza-sektorerako laguntzak

Xedea: Laguntzen agindu honen xedea da EAEko ostalaritza-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta haiei zuzenean laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, COVID-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta haien jarduerari ahalik eta azkarren berriro hasteko ahalbidetzeko.

Prestazio ekonomikoa:

1. - Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

2. – Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den establezimenduan edo lantokian 2020ko urriaren 25ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:

  • 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro

Kasu guztietan, langileen guztizko zenbaketak autonomoak zein soldatapekoak barne hartuko ditu.

Onuradunak:

  • Norberaren konturako langileek edo langile autonomoek.
  • Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak.
  • Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek: Nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek.
  • Mikro-enpresAk eta enpresa txikiak: Egoitza fiskala eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikro-enpresek eta enpresa txikiek.

Eskaera epea

2020-11-19-etik 2020-12-10-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Eremua: Finantzaketa