IKERTALENT - Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako laguntzak

Azalpena

Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzak (Ikertalent programa)

Xedea: Ikertzaileen eta langile teknologoen prestakuntza sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arlo zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan eta enpresa-antolaketan garatu beharreko I+G+b proiektuetan sartuz eta parte hartuz. Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa: Programa honen helburua da doktorego-tesiak egitea sustatzea euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat jotzen diren ikerketa-arloetan.

b) Teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa: Programa honen helburua da euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arloetan espezializatutako teknikariak prestatzea, etorkizunean sektoreko jardueran sar daitezen, sektoreko enpresen eta elkarteen bidez, edo eragile zientifiko-teknologikoen jardueran.

Onuradunak (atxikitze-zentroak):

a) Langile ikertzaileentzako laguntza-programaren kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroak eta unibertsitateak.

b) Langile teknologoentzako laguntza-programaren kasuan, honako erakunde hauekin:

1) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroak eta unibertsitateak.

2) Nekazaritza, elikadura edo arrantzaren sektorean diharduten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresak edo elkarteak, baldin eta arestian adierazitako arloetan prozesu berritzaile bati ekin nahi badiote, lehendik hasita zegoen ildo berritzaile bat indartu nahi badute edo jarduera berritzaile berrien sorkuntza bultzatu nahi badute.

3) Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektorean aplikatu beharreko teknologiak diseinatzeko eta garatzeko helburua duten enpresak.

Eskaera epea

2021-08-12-etik 2021-09-13-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak