AT! LITERATURA (sortzaile eta eragileak nazioartera joateko bidaia-poltsak) *Argitaratzeke

Azalpena

AT! ZINEMA + AT! LITERATURA
ZINEMA ETA LITERATURA ARLOKO SORTZAILEAK ETA ERAGILEAK NAZIOARTEKOTZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Xedea: Deialdi honen xedea da 2024an zinema- eta literatura-arloko sortzaile eta eragileak euskararen eremu geografikotik kanpo joateko proposamenak aurkeztea, ondorengo berariazko baldintzen arabera:

Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira honako hauek: - Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, trukeak, aisialdia edo antzekoekin lotura dutenak. - Hezkuntza arautuarekin zerikusia duten jarduerak eta edozein eratako ikastaroak. - Biltzar, jardunaldi, hitzaldi, mintegi eta antzekoetan parte hartzea, horietan Etxepare Euskal Institutuak presentzia badu irakurletzen bidez. - Gastronomia edo kirolarekin zerikusia duten topaketa, jardunaldi, erakustaldi eta antzekoak. - Nagusiki edo osoki euskal etxeetako kideak hartzaile dituzten jarduerak.

Onuradunak: Euskal sortzaile eta eragileak. 

Eskaera epea

2024-12-31-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa