GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESETAN BAZKIDEAK SARTZEKO laguntzak

Azalpena

Gizarte Ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak

Xedea:

a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) Desgaituak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

d) Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.

Onuradunak:

– a), b) eta c) artikuluetan adierazitako kasuetarako, eskubide osoko bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe bihurtzea 2018ko uztailaren 7tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean, bi egun horiek barnean hartuta.

– d) artikuluko kasurako, eskubide osoko bazkide mugagabe bihurtzea 2018ko uztailaren 7tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean, bi egun horiek barnean hartuta.

Eskaera epea

2019-06-26-etik 2019-07-25-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak