GIZARTE-EKONOMIAKO PRESTAKUNTZARAKO laguntza emateko diru-laguntzak

Azalpena

Gizarte-ekonomiako Prestakuntzarako laguntza emateko diru-laguntzak 
 
Xedea: Gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak egitea.

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira:

1.– Prestakuntza-jarduerak: a) Gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzara bideratutako ekintzak –prestakuntza espezifikoa eta desberdindua–, unibertsitate-eremuan, unibertsitate aurreko eremuan edo sozietateen eremuan kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko hasierako ezagutza lortzeko edo perfekzionatzeko edo, oro har, ezagutza horretan gaitzeko.

2.– Gizarte-ekonomiaren hedapen-jarduerak. Honako hauek izango dira jarduera horiek: a) Kooperatibei eta lan-sozietateei buruzko aldizkako argitalpenak editatzea. b) Aldian behingo jardunaldiak egitea. c) Ekitaldi bereziak egitea gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeen ikusgaitasuna bultzatzeko, hala nola oroipen- edo omenaldi-egunak, sari berezien banaketa eta antzeko ekitaldiak. d) Gizarte-ekonomiako zabalkunde-jarduerak egitea. Halakotzat hartuko dira: gizarte-ekonomiako informazio-jarduerak eta beste lurralde-eragile batzuekiko alderaketa, eta zabalkunde-jarduerak hainbat formatu eta euskarri grafikotan: irratia, prentsa, telebista, Internet eta multimedia. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak balidatuko ditu jarduera horiek, betiere praktikara eramanda jarduerok izan dezaketen benetako eraginaren kuantifikazioa eta zenbatespena oinarri hartuta.

3.– Gizarte-ekonomiako ikerketa-jarduerak. Honako hauek izango dira jarduera horiek: a) Gizarte-ekonomiako ikerketa-jarduerak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren iritziz euskal gizarte-ekonomia garatzeko berriak eta erabilgarriak direnak. Gazteei eta ingurumenari loturiko gizarte-ekonomia lantzen dutenak lehenetsiko dira. b) Gizarte-ekonomiako gaiak ardatz izango dituzten unitate didaktikoak sortzea, ikastetxeetan zabalkundea egin dadin. Horretaz gainera, material didaktikoa sortuko da, gizarte-ekonomiaren arloa EAEko eskola-curriculumean txerta dadin.

Agindu honen indarrez laguntza jaso dezaketen prestakuntza-, zabalkunde- eta ikerketa-jarduerek aurten hasi behar dute, eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen amaiturik egon behar dute.

Onuradunak: Batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte agindu honetako dirulaguntzak, zehaztapen hauei jarraikiz:
1.– 2.1.a), 2.2.a), 2.2.b), 2.3.a) eta 2.3.b) artikuluetan adierazitako kasuetan: fakultateak, unibertsitate-eskolak, unibertsitate-institutuak eta unibertsitatearekin lotura duen ikerketa-entitate oro.
2.– 2.1.a), 2.2.a), 2.2.b), 2.2.c) eta 2.2.d) artikuluetan adierazitako kasuetan: federazioak, kooperatiba-konfederazioak, behar bezala eratu eta inskribatutako gizarte-ekonomiako enpresen beste elkartze-egitura batzuk, gizarte-ekonomiako bigarren graduko elkarte-entitateak eta lan-sozietateen taldeak. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako bigarren graduko elkartetzat joko dira honako baldintza hau betetzen duten elkarte-egiturak: Gizarte Ekonomiari buruzko 5/2011 Legeak araututakoaren arabera, elkarteak izatea, alegia, eta euren kideak ere bai.
3.– Gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntza-zentroak, kooperatiba-egitura edo -taldeen edo lan-sozietateen mende daudenak. 

Eskaera epea

2019-06-08-etik 2019-07-08-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak