MUSIKA JARDUERA PROFESIONALETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak 

Xedea:

Deialdi honetan laguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:

II. kap.: Musika-partituren edizioa.

III.kap.: Musika-proiektu unitarioak.

IV. kap.: Musika-ekimen enpresarialak.

V. kap., 2. atala: Zuzen-Zuzenean Zirkuitua. 

V. kap., 3. atala: Musika zikloak.

Partituren edizioa, musika proiektu unitarioen eta musika-ekimen enpresarialen modalitateetan diruz laguntzen diren proiektuak, osoak edo beren fase partzialak, 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko azaroaren 30era bitartean garatu behar dira eta data bi horien artean aurreikusi behar dute diruz lagundutako obraren edo jardueraren aurkezpen publikoren bat egitea. Musika programazioaren modalitateetan, deialdiak jasotako epea 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitartekoa da.

Onuradunak:

a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.

b) Jarduera ekonomikoen zergako musika jarduerako epigrafe batean altan egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.

Eskaera epea

2019-06-21-etik 2019-07-22-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa